Masia

Lluçà (Osona) udalerriko masia zaharra, XVII. mendekoa.

Masia Kataluniako landetxe tradizionala da, nekazari edo artzainen esparru sakabanatuko eraikin tipikoa eta herriguneetatik aldenduta. Etxea "mas" izeneko multzoaren eraikin nagusia da.

Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan ere masiak badaude, eta historiari dagokionez Erdi Arotik aurrera agertzen joan ziren eta, munduko beste toki batzuetan bezala, gaur egun landa-turismoarekin lotuta daude hein handi batean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search